Lehiaketei neurria hartzen

Lehiaketei neurria hartzen

Lehiaketa denboraldia hasi dute LOKEko judokek Espainiako Super Kopako jardunaldian

Espainiako Super Kopako jardunaldia jokatu dute Iruñean. Bertan, Asier Sagasti, Fermin Balda eta Josu Olmos seniorrek txapelketa denboraldiari hasiera eman diote. "Emaitza aldetik ez da ondo joan, baina gustura etorri gara. Maila handiko jardunaldia izan da, eta beste txapelketei begira zer landu behar dugun ikusi dugu". Asteburu honetan kadeteak hasiko dira lehian. Santi Mecenasek, Ekhi de la Cruzek, Mari Guerrerok, Oier Bocosek eta Oier Guisadok Salamancako torneoa jokatuko dute.