Apustua Xoxokan, gutxigatik

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 19a, 11:15

Harria altxatzen, lasterketan eta segan jardun zuten joan den ostiralean jokatutako apustuan

Lehia polita izan zuten Urtzi eta Beñat Telleria anaiek, baina azkenean ezin izan zuten desafioa irabazi. Minutu eta bost segundo lehenago amaitu zituzten lanak Julen Gabirondok eta Suarri Irazustabarrenak. Harria altxatzen, lasterketan eta segan jardun zuten joan den ostiralean.