Gazte Kluba hasiko da ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 16a, 13:34

Ostiralero izango dira saioak, 17:30etik 19:30era. LH3 eta LH4koak, anbulategi gaineko 2. soilaruko hitzaldi aretoan. LH5 eta LH6koak, Oriarten.

Ostiral honetan hasiko da Gazte Kluba. Ekitaldi berezia egingo dute haurrek. Bakoitza bere lekuan jaso ondoren, txupinazoa botako dute Sagardotegia plazan. Ttakuneko bulegoan eman daiteke izena, edo bestela, ostiralean bertan, saioan.