Nafarroa Oinez-era joateko autobusak

Nafarroa Oinez-era joateko autobusak
Urriaren 21ean Altsasura joateko autobusak aterako dira Lasarte-Oriatik. Urriaren 18ra arte eman daiteke izena Ttakun Kultur Elkartean

Aitzakiarik ez dago egun pasa Altsasura joateko. Urriaren 21ean ospatuko dute Nafarroa Oinez, eta hara joateko autobusak aterako dira Lasarte-Oriatik. Irteera 09:15ean izango da, Tajamar biribilgunean. Buelta, berriz, 19:00etan, Altsasun. Bazkideek hamar eurotan erosi dezakete tiketa. 12 urtez azpikoek zortzi eurotara, eta gainerakoek hamabi eurotara. Ttakun Kultur Elkartean bertan (Geltoki kalea 4, behea); 943 37 14 48 telefonoan; edo ttakun@ttakun.eus e-postan erreserbatu daiteke, urriaren 18ra arte.