Urrezko ezteiak, familiako argazkian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 8a, 17:01
Biyat Bat elkarteak Adinduen Omeneko Asteko azken ekitaldia egin du: orain 50 urte ezkondu zirenei saria banatu ondoren bazkaria egin dute

Zenbaki borobila da mende erdia. Bizitza erdia da, gutxi gorabehera. Denbora hori ezkonduta eman dutenek era berezian ospatu ohi dituzte urrezko ezteiak. Eta Biyak Bat elkarteak, urtero moduan, Adinduen Omeneko Astean oparitxoa eman die ezkonduta 50 urte bete duten bikoteei. Lore sorta eta oroigarria eman ostean, familia argazkia atera dute guztiek. Hogei bikote izan dira, denera. Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak lagundu dituzte. Ekitaldiarekin amaitzeko, bazkaritxoa eskaini diete bikoteei, "gora ezkonberriak" oihuak tarteko.