Dinbi Bandak ate irekiak saioa egingo du urriaren 19an

Dinbi Bandak ate irekiak saioa egingo du urriaren 19an
Sasoetako gimnasioan izango da, 18:00etatik 20:00etara

Ikasturte hasiera dute Dinbi Bandan ere, eta taldekide berriak erakartzeko, ate irekiak saioa egingo dute datorren ostiralean. Bertaratzen direnek instrumentoak probatu, aukeratu eta jotzeko aukera izango dute egun horretan.