Ireki dute herriko areto-futbol txapelketan izena emateko epea

Ireki dute herriko areto-futbol txapelketan izena emateko epea
Sportmadness enpresak antolatuko du aurten ere herriko areto-futbol txapelketa. Ireki dute izena emateko epea: azken eguna urriaren 19a izango da, ostirala

Antolatzaileek jakinarazi dute txapelketak 14 talde izango dituela gehienez. Garrantzitsua da izena ahalik eta lasterren ematea, liga osatzerako orduan kontuan hartuko dutelako talde bakoitza noiz apuntatu den. Lehiaketa honetan parte hartzeko interesa dutenek online bete beharko dute formularioa. Talde bakoitzak 439 euro ordaindu beharko ditu parte hartzeko. "Deskontuak izateko aukera daukate parte-hartzaileek", zehaztu dute antolatzaileek.

Jokalariek gutxienez 16 urte eduki beharko dituzte lehiatu ahal izateko. Partidak Michelingo kirol gunean jokatuko dira, berritzen ari diren pistan. Aurreko urtean egin bezala, herritarrek jardunaldiz jardunaldi jarraitu ahalko dituzte txapelketaren nondik norakoak, Leverade izeneko aplikazioan. Mugikorretan eta tabletean jaitsi daiteke, iOS zein Android sistema eragileetan.