Pentsioen defentsa egiteko deia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 6a, 12:00
Adinekoen elkarteen plataformak eta Gipuzkoako pentsiodunen mugimenduak deituta gaur, larunbata, arratsaldeko 17:30ean manifestazioa egingo da Donostian

Astelehenero bezala, Lasarte-Oriako pentsiodunen plataformako kideak eta herritarrak Okendo plazan bildu ziren. Agerraldian Gobernuak KPIaren igoera igorri arren, neurria aurrera eramango den zalantzan jarri dute pentsionistek. Honez gain,pentsionisten aburuz, egungo pentsioak erabakitzeko sistema aldatu behar da.  "Toledoko Itunean, pentsioen egoera erabakitzen duten batzarra, ez dago pentsionistarik eta gure hitza entzuteko kalera atera behar dugu". 

Hori guztia dela eta, gaur arratsaldean 17:30ean Donostian egingo den manifestaziorako deialdia egin zuten. Pentsio duinaren alde egiteaz gain, mobilizazioan bidegarritasunaren faktorea indargabetzea eskatu eta pentsio pobreak sortzen dituzten genero arrakalaren eta enplegu prekarioaren aurka agertuko dira. Alderdi Ederretik aterako dira eta Donostiako kaleetan barrena ibiliko dira haien eskaerak jakinaraziz. 

Lasarte-Oriako pentsiodunen plataformak herritarrak ere deitzen ditu mobilizazio honetan parte hartzera, baita astehenero 11:30ean Okenso plazan egiten den elkarretaratzera hurbiltzera ere.