Giro freskoa, eta sardina usaina: udazken festa Zabaleta auzoan. Urtaroari ongietorria egin diote auzotarrek, urtero legez. Sonia Rodriguezek Islandia diaporama eskaini zuen aurrena, eta sardina jana egin zuten gero, Antonio Blas plazan. Udal Musika eskolako ikasleek girotu zuten arratsaldea.