Urriaren 20ra arte aurkeztu daiteke kirolari nabarmendua

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 7a, 11:00
Urtea amaitzear dagoenaren seinale, udalak martxan jarri du 2018ko kirolari nabarmena aukeratzeko prozesua

Urtea amaitzear dagoenaren seinale, udalak martxan jarri du 2018ko kirolari nabarmena aukeratzeko prozesua. Urriaren 20ra arte egongo da aukera hautagaiak aurkezteko. kirolak@lasarte-oria.eus helbidean, edo kiroldegian dagoen kaxan utzi daitezke kirolariaren izendapenak. 

Herritarrek edo kirol elkarteek aurkeztu ditzakete hautagaiak, hiru guztira. Batetik, emakumezko kirolari nabarmenaren saria egongo da. Bestetik, gizonezkoarena, eta, azkenik, kirolean arrastoa utzi duen ibilbide bati aitortza egingo diete. 

Bestalde, udalak martxan jarri du mutilen areto futboleko txapelketa. Urriaren 19ra arte izena eman ahalko da, Sportmadness antolatzailearen webgunean.