Triatloiak badu harrobia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 5a, 11:45
Aimar eta Jurgi Sukunza anaiak Comillaseko triatloian aritu dira joan den asteburuan

Triatloiak badu harrobia Lasarte-Orian. Aimar eta Jurgi Sukunza anaiak Comillaseko triatloian aritu dira joan den asteburuan, Kantabrian, Espainian. Eta pozik itzuli dira etxera, eta ez soilik emaitzagatik. Aimarrek bigarren egin du kadete mailan. Jurgik, berriz, zortzigarren alebinetan. Biak aritzen dira Buruntzaldea IKTn.