Isurbidea egingo dute Landaberri ikastolako pasarelan, Zubietan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 6a, 11:30
Lasarte-Oriako Udalak Cubiertas Pagola enpresari adjudikatu dio Landaberri ikastolako pasarelan egingo den lana

Lasarte-Oriako Udalak Cubiertas Pagola enpresari adjudikatu dio Landaberri ikastolako pasarelan egingo den lana. Enpresak polikarbonatozko pasarelako estalkia handitu eta isurbide moduan errematatuko du. Lanak egin ahal izateko 3.044 euroko aurrekontua aurkeztu du enpresak.