Ezustekoa emanda, lau t'erdiko txapelketan arituko da Arteaga

Txintxarri Aldizkaria 2018ko urr. 1a, 12:02
Lasarte-Oriako pilotariak Iñaki Artola garaitu du Azpeitian (20-22). Jakaren aurka arituko da, igandean Tolosan.

Ez zen faboritoa, baina uda honetan erakutsi du edozeini irabaz diezaiokeela. Azpeitian jokatu zuen ostiralean Axier Arteagak Iñaki Artolaren aurka. Serio hasi zen jokatzen lasarteoriatarra, eta tarte handia atera zion lehen zatian (4-13). Artolak erreakzionatu zuen, eta 16-15 jarri zen, baina ez zuen jakin partida ixten. Bukaeran gehiago asmatu zuen Arteagak, eta partida eraman zuen. Sari polita eskuratu du pilotari gazteak: lau t'erdiko txapelketan arituko da. Asteburu honetan du txapelketa lehen partida.