Urriaren 20an presoen alde kalera ateratzeko deia

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 28a, 13:57

Hainbat herritarrek, norbanako gisa, bat egin dute lau puntuko manifestuarekin, eta urriaren 20an Donostiako manifestazioara joateko gonbita egin dute

Salbuespen neurriekin amaitzeko oihua izango da. Euskal presoen alde manifestazioa egingo dute Donostian urriaren 20an, Antiguako tunelean hasita. Lasarte-Oriako hainbat herritarrek deia egin dute protesta horretan parte hartzera, "bakean eta adiskidetzan bizitzeko" eskatzeko. Hauek dira norbanako bezala konpontzea eskatu duten lau puntuak: 

Urruntzea. 

Larri gaixo dauden presoak. 

Bi estatuko zigorren batuketaren aplikazioa. 

Lehen graduaren aldaketa.