Kilometroak-era joateko autobusak egongo dira Lasarte-Oriatik

Txintxarri Aldizkaria 2018ko irailaren 28a

Urriaren 7an Urretxu eta Zumarragan egingo dute ikastolen aldeko festa.

09:15ean aterako da autobusa Tajamar biribilgunetik, eta 19:00etan itzuliko da. Izena emateko urriaren 4ra arteko epea dago. Ttakun Kultur Elkartearen bulegoan egin daiteke, edo kultura@ttakun.eus e-postan. Hamar euroko prezioa izango du tiketak Ttakuneko bazkideentzat. Gainerakoentzat, hamabi.