Greba eguna Atsobakarren

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 28a, 12:45

Zaharren egoitzako langileek greba egin dute, eta Donostiako Aldundira joan dira lan baldintzengatik protesta egitera

Atsobakarko langileek greba egin dute gaur, eta Donostiara joan dira lan baldintzengatik protesta egitera. Halere, langile batzordeak TXINTXARRI-ri kontatu dionez, zerbitzu minimoak jarri dituzte, egoilarrek ez ditzaten ondorioak sufritu. Zentroko mediku psikologoak, gizarte langileak, fisioterapeutak, administrariak, begiraleak eta langile laguntzaile batzuk egin dute greba. Grebara deitzeko afixak itsatsi dituzte Atsobakarren. 

Gipuzkoa osoko lan gatazka da zaharren egoitzena. Ia bi urte eman dituzte negoziatzen, baina ez dituzte emaitzarik lortu. Langileek soldata igoera eskatzen dute, eta baita atsedenaldi ordaindua, ratio hobeak eta aparteko sari egokiagoak ere, besteak beste.