EH Bildu, udal hauteskundeak prestatzeko prozesuan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 29a, 11:00

Lasarte-Oriako EH Bilduk Batzar Ireki bat egingo du urriaren 3an, arratsaldeko zazpietan, Villa Mirentxun

Lasarte-Oriako EH Bilduk Batzar Ireki bat egingo du urriaren 3an, arratsaldeko zazpietan, 2019ko udal hauteskundeak lantzeko. Hautagai zerrendak eratzeko prozeduraren inguruko erabakiak hartu eta hautagaien inguruko irizpideak zehaztuko dituzte. Herritarrak Batzar Ireki horretan parte hartzera gonbidatzen ditu EH Bilduk.