Lasarte-Oriako udaleko webgune berria martxan da. Helbidea mantendu dute, lasarte-oria.eus, baina itxura aldatu diote orrialdeari.
Udal ordezkariek eta teknikoek azaldu dutenez, webgunea erabilerraza da eta gailu ezberdinetara moldatzen da. "Gardentasunari buruzko azterketa egin eta ehuneko oso txikia lortu genuen. Webgune honen bitartez Udalaren kudeaketa gardena izan dadin nahi dugu", adierazi du alkateak. Beste talde politikoek gunearen lanen berri izan dutela azpimarratu dute, "pasahitzak eman eta osatzen joan den heinean garapena ikusi ahal izan dute".
Udalaren kudeaketari buruzko informazio guztia eskuratu ahalko dute herritarrek atal ezberdinen bitartez: Zure Zerbitzura, Udala, Lasarte-Oria Guztiona, Gardentasuna, Partehartzea eta Harremanak. Honez gain, Argitalpenak, Iragarki-taula eta kontratatzailearen profila lasterbideak eskura daude hasierako orrialdean. Esate baterako, udal aurrekontuak atalka, zinegotzien curriculum vitae eta jabetzak edo alkatearen agenda ikusgai daude bertan.
Gainera, gune bizia izango da herritarren iradokizunak eta atalen bisitaldiak izango dituzte kontuan eraberritzeak egiterakoan.