Kulturako eta Hezkuntzako diru laguntzen eskaerak

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 23a, 11:00

Udalak kulturako eta hezkuntzako diru laguntzen eskaerak aurkezteko epea ireki du. Hamar egunetakoa da, eta urriaren 1an amaituko da

Udalak kulturako eta hezkuntzako diru laguntzen eskaerak aurkezteko epea ireki du. Hamar egunetakoa da, eta urriaren 1an amaituko da.

Interes orokorreko jarduerak garatzen dituzten elkarteek eta izaera juridikorik gabeko erakundeek eskatu ahal izango dituzte kulturako diru laguntzak.  Eskola-orduz kanpoko eta gurasoen formaziorako interes orokorreko jarduerak garatzen dituzten Lasarte-Oriako gurasoen elkarteak izango dira hezkuntzako laguntzen onuradunak.

Aurkeztutako elkarte guztien artean banatuko du udalak diru kopuru osoa (9.300 euro), baina ezinbesteko baldintza batzuk bete beharko dituzte aurkeztu ahal izateko. Proiektuek ere puntuazioaren arabera jasoko dute zenbateko bat edo beste.  Informazio gehiago nahi duenak udalaren web orrialdean bisitatu ahal izango du.