Ostadarreko saskibaloi taldeen aurkezpena egingo dute bihar

Ostadarreko saskibaloi taldeen aurkezpena egingo dute bihar
Ostadar SKTko senior neskek hilabete amaieran jakingo dute liga hasteko eguna. Lagunarteko partidak jokatuko dute bihar

Kirol ikasturte berriari ekingo diote Ostadar SKTko saskibaloi taldeek. Ligako partidekin hasi aurretik, taldearen aurkezpen ekitaldia egingo dute, bihar, larunbatean, 09:00etan.

Argazkiak atera ostean, lagunarteko partida jokatuko du emakumezkoen senior taldeak, BKL Beasain taldearen aurka 11:00etan. Gainerako taldeek ligari hasiera emango diote asteburu honetan jokatuko dituzten partidekin.