Itsas zeharkaldien denboraldia itxiko dute asteburu honetan

Itsas zeharkaldien denboraldia itxiko dute asteburu honetan
Kontxako Badiakoa jokatu dute, eta hiru herritar lehen hamarren artean geratu dira senior emakumezkoetan

Igeriketa urte osoan praktikatzen den kirola da, baina uda partean aprobetxatu ohi dute igerilekutik kanpo aritzeko. Euskal Herriko kostan izaten dira itsas zeharkaldi ugari. Azkenetarikoa jokatu zuten asteburu honetan, Donostian: Kontxako Badiakoa, klasiko bat udako sasoian. Zortzi lasarteoriatarrek parte hartu zuten, eta maila ona erakutsi. Senior nesketan hiru geratu ziren lehen hamarren artean. Leire eta Ainhoa Martin ahizpak hirugarren eta laugarren, hurrenez, hurren. Irati Arzalluz hamagarren postuan iritsi zen. Bestalde, Juan Vicente Martin seigarren sailkatu zen gizonezko Master B kategorian. 

Hain zuzen, Arzalluzek igande honetan jokatuko du azkeneko proba, Flysch Beltza Igeriketa Zeharkaldia. Mutrikun itsasoratu eta Debarainoko 3.000 metroak egingo ditu.

Flysch Beltza 

Proba erakargarria zaio Arzalluzi; lagun bati esker eduki zuen haren berri. Bi distantzia daude berez. Lasarteoritarrak egin behar duena, eta luzeago bat, Ondarroa eta Deba arteko 6.000 metroak lotzen dituena. "Agian hurrengo urtean animatuko naiz, erronka polita da distantzia hori". 

Kontxako Badiakoa baino luzexeagoa da Debako zeharkaldia, baina tamaina horretako beste batzuk egin ditu Arzallusek, Getaria-Zarautz, esaterako. Itsaso ona edukitzea besterik ez du behar orain.