Ongi hasi dira lasarteoriatarrak futbolean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko irailaren 10a

Lehenengo eta bigarren mailan jokatzen duten jokalariek hasi dute ofizialki denboraldia

Lehenengo eta bigarren mailan jokatzen duten herritarrek ongi hasi dute liga. Realak 2-3 irabazi zuen Tenerifera egindako bisitan. Partida zaila izan zuten, baina markagailua irauli zuten azkenean. Iraia Iparragirre ez zen hasierako hamaikakoan, partida bukatzear zegoela atera zen zelaira. Bestalde, Bigarren Mailan Añorgak 4-0 irabazi zion Oliver taldeari. Izaskun San Anicetok bi gol sartu zituen garaipenean. Bestalde, Athletic B-ko Irati Urruzolak 0-0 berdindu zuen Osasunaren aurka.