Okendo, reggaez blai

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 10a, 12:29
Herritarrak dantzan jarri ditu Akimbo taldeak. Reggae eta soul doinuak maisuki nahastuz, amaiera bikaina eman diote aurtengo Kultur Kale zikloari

Akimbo taldeak itxi du aurtengo Kultur Kale zikloa. Eta ederki itxi ere: Okendo plaza ingurura bertaratu diren herritarrek gogotik egin dute dantza, reggae eta soul doinupean.