Erraustegiaren aurka arraunean

Erraustegiaren aurka arraunean
Jende ugarik erantzun dio errausketaren aurkako plataformek egindako deialdiari, eta Kontxan elkartu dira, estropada egunean Zubietan eraikitzen ari diren erraustegiari ozen ezetz esateko

Herriko plazetan, kaleetan, aretoetan, erraustegiaren lanetatik gertu...eta hondartzan. Hainbat herritar elkartu dira gaur Kontxan, Zubietan eraiki nahi duten errauste plantari ozen ezetz esateko. Errausketaren aurkako plataformek luzatutako deiari erantzun, eta hizkiak idatzita zeramatzaten afixak hartuta, Errausketarik ez, osasuna bai; alternatiba badago esaldia zabaldu dute lau haizetara.

Irailean zehar mobilizazio gehiago egingo dituzte. Hilaren 23an, igandearekin, erraustegiaren lanetara martxa antolatu dute. Zubietatik abiautuko dira, 16:00etan.