Zilarrezko domina kolkoratu du Maialen Chourrautek Seu d'Urgellen

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 8a, 17:04
Oso ongi ezagutzen duen kanalean aritu da Maialen Chourraut piraguista, eta nabaritu da: zilarrezko domina irabazi du, Seu d'Urgellen jokatutako proban. Munduko Kopako bosgarrena izan da

Irabaztetik gertu geratu da K1 modalitateko txapeldun olinpikoa: finaleko jaitsiera egiten ari zela, 21. atea ukitu du eta epaileek zigortu egin dute. Ricarda Funk alemaniarra izan da bizkorrena; segundo bat eta 77 ehunekotara geratu da Chourraut. Azken probetako dinamika txarra hautsi eta podiumera bueltatu da.