Informazio panel berriak ezarriko dira auzoetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 4a, 13:00

Apatta aroztegiak 20 informazio-panel egingo ditu eta herrian zehar banatuko dira egun daudenei gehituz

Lasarte-Oriako Udalak 20 informazio-panel berriren hornidura esleitu du. Esleipenduna Apata aroztegia da. Panelek 8.095 euroko kostua dute.

Panel gorriak herriko hainbat tokitan ezarriko dira egun daudenei gehituz. Honi esker, herriko elkarteek Lasarte-Oriako puntu ezberdinetan haien informazioa zabaldu ahalko dute.

Ekimen honek gainera herriko kaleak eta plazak garbiago mantentzea du helburu, udalerriko horma eta kale-argietan kartelak jartzea saihestu nahi baitu.