Egurrezko 9 mahai jarri dituzte herriko zenbait berdegunetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 3a, 18:25

Herritarrentzako bulego ibiltarian egindako eskaera izan da. Datozen egunetan amaituko dituzte falta diren hiruak jartzeko lanak

Lasarte-Oriako berdeguneak eta parkeak aprobetxatzeko bederatzi egurrezko mahai jarri dituzte txoko ezberdinetan: Brunet parkean bi eta Basotxo parkean, berriz, lau. Gainerakoak aste honetan jarriko dituzte; bi Atsobakarreko pergolan eta azkena Brunet parkean gehituko dute. Azken eremu horretan arrakasta handia izan dute, eta beste bat gehitzea erabaki du udalak.