Urtebetetze bereziena

Txintxarri Aldizkaria 2018ko ira. 3a, 13:47
Guadalupe Gasconek 100 urte bete ditu

Esan ohi da pertsona zaharrek liburutegiek bezainbesteko jakinduria gordetzen dutela. Ba horien artean jakintsuenetakoa izango da Guadalupe Gascon lasarteoriatarra. Gauza gehien bizi izan dituena behintzat. Izan ere, 1918ko irailaren 1ean jaio zen herritarra. Urteurren berezi hori ospatu du Atsobakar egoitzan, festa alai batean. Senitartekoez gainera, Izaskun Oronoz Zerbitzu Sozialetako zuzendariaren eta Jesus Zaballos alkatearen bisita jaso du. Zorionak zuri abestu ostean, hainbat opari ere jaso ditu.