Udak hori du; eguraldi eguzkitsua eta festak nonahi. Eguraldiarena ezin daiteke ziurtatu, baina festara ateratzeko aitzakiarik ez dute faltako lasarteoriatarrek. Zabaletako jaiekin hasi zuten udako festaldia, eta San Pedroak ospatu dituzte gero. Oriakoak igaro berri dituzte, eta saninazioekin amaituko dute hilabetea Basaundi Bailaran.
Beste urtebetez, ekintza ugariz beteriko egitaraua osatu dute aurtengoan ere. Adin eta gustu guztietarako hamaika ekintzatan parte hartzeko aukera izango dute lasarteoriatarrek.
Astelehen arratsaldean buruhandiek emango diote hasiera festari, eta horien ostean etorriko dira gainerako ekintza guztiak; apar festa, kirol saioak, pintxo potea eta musika saioak.
Asteartean ere izango da zerekin gozatu. Galeper jaurtitzera joango dira goizean goiz auzotarrak, eta haurrentzako eta helduentzako ekintza ugari izango dira egun osoz.
Egitaraua
Uztailak 30
• 18:00: Buruhandiak.
• 18:00: Apar festa.
• 18:30: Ezkondu eta ezkongabeen arteko futbol partida.
• 19:00: Zunba erakustaldia, Basaundi bailarako plaza.
• 19:30: Pintxo pote auzoko tabernatan.
• 19:30: Gau Txori txaranga.
• 21:00: Ibai Berriak taldearen emanaldia, Basaundi bailarako plaza.
Uztailak 31
• 08:00: Galeper-jaurtitzea, Zapal zelaiak.
• 09:00 Martxa erregulatua. Irteera Basaundi bailarako plaza.
• 11:00 Haur jolasak eta buruhandiak, Basaundi bailarako plaza.
• 11:30 Meza nagusia, Oriako Karmengo kapera.
• 12:00 Txoko herrikoia, frontoia.
• 12:30 Bote eta toka txapelketak, Basaundi bailarako plaza.
• 14:30 Bazkaria, Buruntz-Azpi elkartea.
• 16:30 Mus txapelketa, Basaundi bailarako plaza.
• 17:00 Gaztelu puzgarriak, Basaundi bailarako plaza.
• 17:30 Haurrentzako askaria.
• 18:30 Patata-tortilla txapelketa, Basaundi bailarako plaza.
• 20:00 Jai amaiera musikala Indian Feather taldearen eskutik. Kultur Kale Zikloko kontzertua.