Azken egunei zukua atera diete Txokoetako haur eta gaztetxoek

Azken egunei zukua atera diete Txokoetako haur eta gaztetxoek
Zinea, ur jolasak, irteerak... eta gaur, ostirala, txokoei amaiera emateko azken festa egingo dute Okendon

Ederki gozatu dituzte azken egunak Ttakun Kultur Elkarteak antolatutako Txokoetako haur eta gaztetxoek. Ur jolasak, pista jolasa, Zubietara edo arrauna egitera irteerak, gazte zinemaldiko lanen emanaldia, azken misioa, Familia mila kolore eguna... egitarau mamitsua izan dute.

Gaur, ostirala hilabeteko abenturei amaiera emateko, azken festa antolatu da Okendo plazan. Txokoetako haur eta begiraleak aparretan ibiliko dira.