Ura moztuko dute Zabaleta Berriko obrekin jarraitzeko

Datorren asteazkenean, abuztuaren 1ean, goizeko 8:00etatik 14:00etara moztuko dute ura

Zabaleta Berriko urbanizazioko obrak direla eta, ur hoditerien konponketa lanak egiteko Lasarte-Oriako zenbait kaletan ur mozketa egingo dute.

Ura moztuko dieten auzoak

Zabaleta auzoa, Hernani bidea, Bustindegi, Pepenea, Osina, Basotxo Plaza, Illarratzueta bidea, Gonagorri, Buenos Aires aldapa, Pinutegi, Gaztainzulo, Tellerigain, Larrekoetxe bidea, Teresategi, Goiegi, Loidi (1,2,3,4,5 ezik), Sasoeta, Antxota, Sasoeta ibilbidea, Oriamendi, Urdaburu plaza, Urko plaza, Aralar plaza, Buruntza, Jaizkibel plaza, Uzturre plaza, San Marcial plaza, Adarra, Tximistarreta plaza, San Francisco, Bista eder, Oztaran plaza, Arranbide, Txartel trasera, Tribuna, Iturri goxo, Zelaialde, Mirakanpos.