Erketzeko dantzariak zinemaldian

Erketzeko dantzariak zinemaldian
Telmo Esnalek zuzendutako 'Dantza' filma Donostiako 66. Zinemaldian estreinatuko dute. Erketz EDTko dantzariek Leitzan izan zen grabaketan parte hartu zuten

Erketz EDTko dantzariek parte hartu zuten 'Dantza' filma Donostiako 66. Zinemaldian estreinatuko dute. Sail Ofizialean proiektutako dute luzemetraia, nahiz eta ez den gainerako lanekin lehiatuko. Maiatzean, Leitzan egindako grabaketetan parte hartu du dantza talde lasarteoriatarrak, eta azken emaitza ikusteko aukera izango da orain.