Aparra, ura, irribarreak eta emozioa nahastu dira Okendo plazan gaur goizean. Ttakun KEk antolatutako Udako Txokoetan parte hartu duten haurrek festa erraldoia ospatuz itxi dute txanda. Eguzkia lainoen azpian ezkutatuta egon bada ere, bero egin du, eta neska-mutilek eskertu dute apar festa freskagarria. Jolasean hasi aurretik, ordea, sorpresa hunkigarria eman diote txokoen koordinatzaile Pili Bermejori, aurtengo ekintza eta abenturak aurrera ateratzeko egindako lan eskergagatik. Begirale guztiak bere ondoan jartzeko eskatu, eta hunkituta jaso du omenalditxoa. Abenturaz betetako hilabetea giro ederrean itxi dute Udako Txokoetako kideek.