Usurbilgo haurrekin jolasean

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 20a, 11:05
Usurbilgo "Udajolas" egitasmoko haurrekin bat egin zuten Ttakuneko Txokoetako ertainek. Zubietako egitasmoa Ttakun Elkarteak kudeatua da eta bertan ere Aginaga, Zubieta eta Usurbilgo haurrak bildu ziren

Ttakun elkarteak antolatutako Txokoetako egitaraua aurrera doa. Aste honetan ere ekintza ugari egin dituzte. Horien artean, azpimarragarria da HH5 eta LH2 arteko gaztetxoek Usurbilera egindako txangoa. Bertan Usurbilgo Udajolas egitasmoko haurrekin bat egin, taldeetan banatu eta herri kirolen ginkana egin dute. Elkarrekin bazkaldu eta topaketari amaiera emateko soka-tira erraldoia egin dute.

Bestalde, Zubieta, Usurbil eta Aginagako aisia egistasmoek antolatutako topaketa ere izan zen. Ederki jolastu eta solastu ziren adin ezberdinetako haurrak.

Bi ekintza hauekin elkar ezagutza eta euskararen erabilera sustatu nahi izan dituzte.