Manttangorri hiribusaren zerbitzua egongo da abuztuan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 20a, 11:15
Udalbatzarrak aho batez onartu du ez ohiko bilkuran Mantangorri autobus zerbitzua luzatzea abuztuan

Manttangorri hiribus zerbitzuak uda osoan jarraituko du. Udalbatzarrak aho batez onartu zuen zerbitzua joan den ostiraleko ez ohiko batzarrean. Uztaila eta abuztuan 08:00etan abiatuko da lehen autobusa Antxisutik, eta 08:45ean bigarrena. 10:30etik 13:30era ordu erdiro izango da. Beste lau autobus egongo dira arratsaldean: 16:30ean, 17:00etan, 19:30ean eta 20:00etan. Ohi bezala, soilik astegunetan dago hiribusa.

Presaz deitu zuten ez ohiko udalbatzarrera, gaizki ulertu bat tarteko. Izan ere, alkateak ez, udalbatzarrak eman behar du baimena autobus zerbitzua luzatzeko. 
Oraingoz ezin dute zerbitzua asteburuetara luzatu, lizitazioa 2022. urtera arte emanda dagoelako.