Kadete mailako Gipuzkoako erlojupeko txapelketa lehiatu zuten Legorretan, uztailaren 14an. Buruntzazpiko Beñat Carbayedak, Jaime Romerok eta Asier Pozok ibilbideko 26,60 kilometroak 44,1ko bataz bestekoan egin eta 35 minutu eta 59 segundo behar izan dituzte helmugara iristeko. Lehen postutik 28 segundora geratu dira gazteak.