Alboka Abesbatzak harrera ederra izan du Katalunian

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 18a, 19:11
Sitges eta Villafranca del Penedes herrietan, Katalunian, eskaini du emanaldia Lasarte-Oriako abesbatzak

Alboka Abesbatza Katalunian izan da uztailaren 11tik 15era. Bi emanaldi eskaintzeaz gain, bertako gastronomia eta  herriak ezagutzeko aukera ere izan zuten herriko abesbatzako kideek.
Alboka Abesbatzak bi kontzertu eskaini zituen, bata uztailaren 11ean, Sitgesen, eta bestea, uztailaren 13an, Villafranca del Penedesen. Bertako Coral Levare era Coral Laroc abesbatzako kideak izan zituzten lagun, hurrenez hurren. Ikus-entzuleek ederki eskertu zuten herriko abesbatzaren lana.

Alboka abesbatzak eliz musika, doinu profanoak eta euskal abestiak eskaini zituen emanaldietan, baita Joan Manuel Serrat abeslariaren Paraules d'amour abesti ezaguna ere.
Kontzertuei amaiera emateko, bertako abesbatzekin batera, Kantuz eta Muntanyes del Canigó doinu herrikoak abestu zituzten.

Baina ez da guztia lana izan, aisialdirako tartea ere izan zuten abesbatzako kideek, eta Sitges eta Villafranca del Penedes bisitatzeaz gain, San Marti de Sarroca eta Codorniu upeltegia ezagutu zituzten.