Egungo txapeldun olinpikoak ezin izan zuen Munduko Kopako probako finala jokatu, pasa den asteburuan. Augsburgen (Alemania) aritu zen, K1 kategorian. Finalerdietan ondo zihoan, lehenengo puntuan denbora onena eginez, baina bi ate zeharkatu gabe utzi zituen, horietako bat proba amaitzear zegoela. Hori dela eta, 29. postuan sailkatu zen, 102 segundoko denborarekin (ateak ez zeharkatzeagatik jasotako zigorren denborak gehituta), eta final handitik kanpo geratu. Munduko Kopako azken hiru probetako finaletatik kanpo geratu da piraguista herritarra.
Europako txapelketan laugarren geratu zenetik (ekainean lehiatu zen, Pragan), kostatzen ari zaio dinamika onean sartzea. Baina ziurra da gauza bat: ez du inola ere etsiko.