Espainiako Txapelketan, txukun

Espainiako Txapelketan, txukun
Asier Pozo eta Beñat Carbayeda txirrindulari lasarteoriatarrek lehiaketa ona egin dute

Asier Pozo eta Beñat Carbayeda txirrindulari lasarteoriatarrek lehiaketa ona egin dute asteburuan, Baños de Molgasen (Ourense). Euskadiko Selekzioak deituta parte hartu dute Espainiako Txapelketan. Ostiralean taldeko erlojupekoan aritu dira; brontzea kolkoratu dute. Igandean, berriz, errepideko proban izan dira. Asier Pozok ihes egitea lortu eta brontzea kolkoratu du.