Usurbilgo Lanbide Eskolara Txiletik joandako ikasle talde batek amaitu du ikasturtea. Fotoboltaika ikasleek sei hilabete igaro dituzte Euskal Herrian. Agurtzeko, Txile eta Euskal Herria arteko elkartruke festa bat egin dute; janari tradizionalak, dantzak eta musikak girotu du jaia. Eraginkortasun energetikoa ikasten ari direnek urrian amaituko dituzte ikasketak