41.506 euroko diru sorta banatuko dute ikastetxeetako guraso elkarteen artean. Hitzarmenaren bidez, sarean egiten dute lan hiru guraso elkarteek, adostutako programetan euskararen erabilera sustatzeko.
Buruntzpek 10.130 euroko programa aurkeztu du, eta 7.992 euroko diru laguntza emango dio udalak. Landaberrik 12.400 euroko programarentzat 9.845 euro jasoko ditu, eta Oriartekideri, berriz, 23.669 euro emango dizkiote, 24.209 euroko programari aurre egiteko.
Adostutako programen artean daude Irakutrezin, Esazu, Irria eta Irrintzi aldizkariak, Hezitzaileek asko egin dezakete eta Euskaraldia egitasmoak.