Udal kiroldegiko bazkideek deskontuak izaten jarraituko dute herriko zenbait kirol elkartetan

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 9a, 19:00
Bigarren urtez lankidetza hitzarmena sinatu dute Lasarte-Oriako Udalak eta herriko kirol elkartek. Lehen urteko emaitzak hobetzeko asmoz heldu diote elkarlanari, eta irailetik aurrera jarriko da martxan

Lasarteorrek kiroldegiko bazkide izateagatik abantaila  batzuk izango dituzte gainerako kirol elkarteetan, irailetik aurrera. Udako atsedenaldiaren ostean, kirol jarduerari heldu, eta "sedentarismoari" aurre hartzeko helburuarekin sinatu dute, bigarrenez, lankidetza. Aurkeztu berri dute 2018-2019 ikasturterako eskaintza.Horrela, udal kiroldegitik kanpo eskaintzen diren kirol diziplina eta saioetan parte hartzeko aukera izango dute.

Yogalasarte zentroak %20 merkatuko ditu yoga klaseak.  Astelehen eta asteazkenetan 9:30etik 11:00era eskainiko dituzte saioak, eta astearte eta ostegunetan, berriz, 20:30etik 22:00tara. 

Saito gimnasioak ere eskaintza berezia egingo die kiroldegiko bazkideei. Zentroko tarifaren gainean %25eko deskontua izango dute bezeroek. Honako eskaintza egin dute hauek: astelehenetik ostiralera 11:00etatik 17:00tara sìnninga, aerobika, stepa, zunbA, kangooa, jumping fitness, muskulazioa eta monitoreek aholkatutako entrenamenduak. 

Zaldi gainean ibiltzen ikasteko aukera ere izango dute lasarteoriatarrek. Hastapen saioak eskainiko dituzte arduradunek, %15eko beherapena eskainiz. Hamar hastapen saio izango dira, astelehenetik ostiralera. 

Koroibos Crosdfit zentruak 135 euroan eskainiko du hiruhileko bonua. Interesa dutenek astearte eta ostegunetan 7:00etik 8:00tara eta 16:30 etik 17:30era joateko aukera izango dute, baita astelehen eta asteazkenetan, 11:00etatik 12:00etara eta 13:15etik 14:15erako ordutegian ere.

Elkarlan hitzarmenaren bidez udalak konpromisoa hartzen du kirol elkarteei instalazioak puntualki eta dohainik uzteko. Horrekin batera, kirol elkarteek euren jarduerak egiteko udalaren laguntza izango dute.