Adiskidetasuna bultzatzeko festa

Txintxarri Aldizkaria 2018ko uzt. 6a, 11:45
Udaberriko festa ospatu zuen Adinkidek joan den astean

Udaberriko festa ospatu zuen Adinkidek joan den astean. Zerbitzua erabiltzen duten pertsona zaharrek haien artean ezagutu eta lagun berriak egiteko baliatu zuten. Gobernuz kanpoko erakundea herrian ezarri da, Danok Kide elkartearen egoitzan. 65 urtetik gorako pertsonei konpainia eskaintzen diete Adinkideko boluntarioek.