Sexu harreman seguruen alde

Sexu harreman seguruen alde
"Dis-FRUTA-tu" spota aurkeztu zuten ekaina amaieran Manuel Lekuona kultur etxean

Dis-FRUTA-tu spota aurkeztu zuten ekaina amaieran Manuel Lekuona kultur etxean. Gehituk sortutako ikus-entzunezkoa da, "sexuarekin lotura duten mamuak uxatzeko eta praktika seguruak sustatzeko". GIB birusa hartu duten pertsonek haien esperientziaren berri eman zieten bertaratutakoei, gaitzaren kutsakortasunaren inguruan kontzientziatzeko.