Asteazkena izanda ere, herritarrek gogotsu hasi dituzte herriko festak, eta parranda ederra bota du batek baino gehiagok. Gaitzerdi erromeriak eta Ixter DJek girotu dute aurreneko festa gaua. Oraindik hainbat egun dituzte lasarteoriatarrek aurretik, baina urte osoan itxaroten egon eta gero, argi utzi dute askok ez dutela indar gehiegi gordetzeko asmorik.