Lasarte-Oria Donosti Cup txapelketako egoitza

Lasarte-Oria Donosti Cup txapelketako egoitza
Lasarte-Oria Donosti Cup nazioarteko futbol txapelketaren egoitzetako bat izango da aurten

Lasarte-Oriako futbol zaleek uztailaren 2tik 6ra berrogei bat futbol partida ikusteko aukera izango dute, Donosti Cup txapelketari esker. Egun hauetan Euskal Herriko, Espainiako eta nazioarteko taldeak bilduko dira udal Kirol Guneko instalazioetan, Michelinen.

Hilaren 2, 3 eta 4an, sailkapen fasean honako taldeen arteko partidak ikusteko aukera izango da: Red Hook SC, Sporting de Herrera, PacNW, Trintxerpe, Usandizaga, Vasconia, Zurriola ikastola, SFA Mentema, Adeje EMF, Santo Tomas Lizeoa, Sporting St. Croix, Schalke Zero Quatro, Wisconsin internacional, Hernani CD, Ostadar SKT, Beti Ona, Olimpique de Kinshasa, Real Kentucky, Peñaflorida, Alginet UD, Eastside FC Red, JP Academy, Atletic Sant Just, Euskalduna, Paris CA, Texas Lasartearra, San Patricio, Oberena CD, La Vaguada eta Pasaia.

Uztailaren 5 eta 6an, berriz, Champions League eta playoff faseetako partidak jokatuko dira; bertan lehenengo fasean sailkatzea lortu duten taldeek hartuko dute parte.