40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten ikasleen familiei zuzenduta dago eskola materiala erosteko diru laguntza, eta guztira 10.000 euro banatuko ditu udalak.
Zenbait helburu ditu laguntzak. Batetik, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako haurrak dituzten familiei laguntzea, eta, bestetik, erosketak herrian egitera sustatzea.
Mota askotako materiala izan daiteke diru lagunduko dutena; idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa.
Jaso daitezkeen laguntzak
1.- 20.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat: 90 €;
2.- 20.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat: 65 €;
3.- 30.000 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat: 35 €.
Iazko urtekoekin alderatuta, 15 euroko igoera izan du laguntza lerro bakoitzak.
Datorren astetik aurrerako erosketak
Uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte egindako erosketak lagunduko ditu udalak, eta laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendek emandako jatorrizko tiket edo faktura sinplifikatuak.
Eskaerak aurkezteko epea irailaren 3tik urriaren 2ra arte izango da.