Udalak etxebizitza bat eskaini die 'Aquarius'-ekoei

Txintxarri Aldizkaria 2018ko eka. 22a, 11:45
Eusko Jaurlaritzaren, EUDELen eta FEMPen esku utzi du etxebizitza bat

Lasarte-Oriako Udalak etxebizitza bat eskaini du Aquarius itsasontziko familia bat jasotzeko. Orain urtebete Siriako gerratik ihesi joandako familia batekin egin moduan, Eusko Jaurlaritzaren, EUDELen eta FEMPen esku utzi du etxebizitza bat. 

Aquarius ontzian 630 errefuxiatu egon dira itsasoan nora ezean. Italiako eta Maltako portuetarako sarbidea ukatu diote, eta azkenean Valentzian lehorreratu dira. 

Eusko Jaurlaritzak errefuxiatuen %10 hartzeko konpromisoa hartu du. Horietako familia bat etorri daiteke udalak utzitako etxebizitzara. 

Udalak oroitarazi du Lasarte-Oria "herri abegikorra" dela, herritarren idiosinkrasiak eta aberastasunak erakusten duen moduan. "Arrazoi askogatik etorri da jendea Lasarte-Oriara bizitzera".