Kantuan amaitzeko

Kantuan amaitzeko
Ikasturtea ongi amaitu dute Xumelakoek, hasi zuten bezalaxe: kantuan

Ikasturtea ongi amaitu dute Xumelakoek, hasi zuten bezalaxe: kantuan. Ondoren, abesbatzako 70 kideak afaltzera joan ziren. Halere, ikasturtea amaitu arren, badute oraindik zer abestu. Festetan kantu-jiran arituko dira Lasarte-Oriako kaleak alaitzen. Aurten hogei bat ekitalditan parte hartu du abesbatzak, Euskal Herritik kanpo horietako batzuk.