Azken faseari ekingo diote herriko areto futbol txapelketan

Azken faseari ekingo diote herriko areto futbol txapelketan
Liga erabakita, azken fasea hasiko dute asteburu honetan. Finalak hurrengo astean jokatuko dituzte

Ligaxka amaitu dute, eta zehaztu da azken kanporaketa jokatuko duten lau taldeen sailkapena. Bar Buenetxea taldea izan da hoberena ligan, eta 36 punturekin finalerdia jokatuko du laugarren sailkatuaren aurka, Insausti-Kattagorriren aurka. Lehen finalista kanporaketa horretatik aterako da. Beste  finalerdia, bigarren eta hirugarren sailkatuen artean jokatuko da, hau da, Patricio Cocktail Bar eta Trumoi tabernaren artean. Finalak hurrengo asteburuan jokatuko dituzte. 

Kontsolazio fasean gainerako taldeek jokatzeko aukera izango dute. Bost talderen artean jokatuko dute beste kanporaketa bat. Gaur, ostiralean, Viña Taberna eta Txoko Taberna Autocares Luiscarren artean jokatuko dute finalerdietan egoteko txartela. Irabazleak larunbatean Izen Gaberen aurka jokatuko du. Beste finalerdian, Avenida Tabernak eta Asador Irigoienek jokatuko dute. 

Txapelketako finalak bezalaxe, kontsolazio fasekoak hurrengo astean jokatuko dituzte.